Xanta Sousa txapeldun Euskal Herriko txinga erute txapelketan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 18a

Berasategi, Sousa eta Almandoz Iturenen jokatutako txapelketan. Koldo ALDUNTZIN

Lesakarrak 33 plaza, 3/4 eta 6,40 eginda irabazi du

Uztailaren 17an, igandea, jokatu zen Iturenen Euskal Herriko Emakumezkoen txinga erute txapelketa. 2008 eta 2009an txapeldunorde izan ondotik, Xanta Sousa lesakarrak lortu zuen txapela janztea.

Uztailaren 17an, igandea, jokatu zen Iturenen Euskal Herriko Emakumezkoen txinga erute txapelketa. 2008 eta 2009an txapeldunorde izan ondotik, Xanta Sousa lesakarrak lortu zuen txapela janztea. Aste berean irabazi ditu Nafarroako txapela eta Euskal Herrikoa lesakarrak. 

Iturengo jaien barruan jokatu zen finala herri kirol erakustaldiarekin batera. Ana Mari Berasategi arabarra, Xanta Sousa eta Estitxu Almandoz lesakarrak izan ziren parte hartzaileak. Nicola Gulova gasteiztarra ere aritzekoa zen, baina azkenean ez zen txapelketara agertu.

Hiru kirolariek esku banatan 25 kiloko txingekin 28 metroko plazan ahalik eta plaza gehien egin behar zituzten.

Ana Berasategi izan zen lanari ekiten lehena eta 33 plaza egin zituen. Marka hobetzeak zaila zirudien arren Xanta Sousa 33 plaza, 3/4 eta 6,40 metro egin zituen txapela irabaziz. Estitxu Almandozek 18 plaza, 1/2 eta 2,60 metro egin zituen.

Txinga erute txapelketaren ondotik aizkora erakustaldia eman zuten Ander Erasun eta Jon Rekondo gazteek. Xabier Ariztegik ere harrijasotze erakustaldia eman zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun