Etxalarko turismo bulegoan udan lan egiteko langilea behar da. Uztailaren 19tik abuztuaren 18ra arte izanen litzateke lana. Asteartetik iganderako lana izanen da. Asteartetik ortziralera 17:00-20:00 egon beharko da bulegoan. Larunbatetan goiz eta arratsaldeko zerbitzua eskainiko du bulegoak 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Igande goizetan 10:00tik-14:00tara. Abuztuaren 16tik 18ra egun osoko lanaldia izanen da, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Interesatuek uztailaren 17a, igandea, baino lehen bidali behar dute curriculum vitaea bertiz@consorciobertiz.org helbidera. Edozein zalantzatarako 948 592323 telefonora ere dei daiteke.