Uztailaren 22ean, ortzirala, hasi eta 25ean, astelehena, akituko dira Elgorriagako Santiago bestak. Asteburu luzea ospakizunetan pasatzeko aukera izanen dute herritarrek eta hurbiltzen direnek ere. Ez dira faltako dantzaldiak, zikiro jatea edo tortilla patata lehiaketa. Hona hemen bestetarako antolatu duten egitaraua.
Uztailaren 22an, ortzirala, 16:30etan haurrendako jokoak izanen dira. 20:00etan emanen zaie bestei hasiera txupinazorekin batera. 21:00etan zopak prestatuko dituzte eta 23:00etan dantzaldia izanen da Bixente akordeoilariarekin.
Uztailaren 23an, larunbata, 10:00etan dianarekin hasiko dute eguna. 10:00etatik 14:00etara puzgarriak egonen dira. 16:30ean mus txapelketa eta 17:00etan magia ikuskizuna izanen da plazan. 21:00etan afari merendua izango da. Arratsaldean eta gauen Aierrik taldea izango da bere musikarekin bestak girotzeko arduraduna.
Uztailaren 24an, igandea, dianarekin ekinen dioten egunari. 12:00etan toka txapelketa jokatuko da. 14:00etan zikiro jatea izango da Bixente akordeoilariak alaituta. Arratsalde eta gauen dantzaldia izanen da Aierrik taldearen eskutik.
Bestak uztailaren 25ean, astelehena, Santiago egunez bukatuko dira. 10:00etako dianaren ondotik, 11:00etan meza nagusia izanen da. 12:00etan dantzari ttikiek emanaldia eginen dute eta 12:30ean luntxa izanen da denentzat. 17:00etan urteroko herri lasterketa eginen dute. Modesto akordeoilaria arratsaldean hasiko da herriko giroa alaitzen, 21:00etan patata tortilla lehiaketa izanen da eta besten bukaera ere Modestoren eskutik izanen da.