Iruñan jokatu zen atzo Nafarroako Gizonezkoen txinga erute txapelketa. Bi leitzar izan ziren aurrez aurre. Batetik Miguel Angel Sukuntza eta bestetik Patxi Baraibar. Ahalik eta plaza gehien egiten behar zituzten esku banatan 50 kiloko txingak hartuta.
Sukuntzak 17 plaza 1/4 eta 4,80 metro egin zituen. Baraibarrek aldiz 10 plaza gutxiago egin zituen, guztira zazpi plaza 1/4 6,10 metro osatuz.
San Ferminak bukatzerarekin batera bukatuko dira herri kirol erakustaldi eta txapelketan Iruñan. Uztailaren 14an Nafarroako III. mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko dute 10 aizkolarik. Lehenengo bost sailkatuak abuztuan jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.