Uztailaren 18ra arte besta giroa nagusituko da Iturenen

TTIPI-TTAPA 2011ko uzt. 14a, 09:40

Uztailaren 19an, herri bazkaria izanen da bertsolariekin. Artxiboko argazkia.

Astelehenean bertso bazkaria izanen da Zubeldia eta Sotorekin

Sanferminak pasata Iturengo bestak izaten dira eskualdean. Aurten ere herritar eta herrira hurbiltzen diren guztiendako egitarau zabala antolatu dute. Uztailaren 19ra arte, astelehena, jai giroa nagusi izanen da Iturenen.

Sanferminak pasata Iturengo bestak izaten dira eskualdean. Aurten ere herritar eta herrira hurbiltzen diren guztiendako egitarau zabala antolatu dute. Uztailaren 19ra arte, astelehena, jai giroa nagusi izanen da Iturenen.

Uztailaren 15ean, ortzirala, hasiko dira bestak. 17:00etan antzerki emanaldia eginen dute herriko plazan. 20:00etan txupinazoa izanen da eta ondotik kalejira eginen dute herriko kaleetan barrena trikitilari eta txistulariekin. 20:15etan dantzarien saioa izanen da eta lehenengo eguna ondo bukatzeko dantzaldia izanen da 00:30etatik 04:00etara Trikidantz taldearekin.

Uztailaren 16an, larunbata, 10:00etan kalejirarekin hasiko dute eguna trikitilari eta txistulariek alaiturik. Goiz eta arratsaldean haur jokoak izanen dira, goizean 11:00etan hasita eta arratsaldean 16:00etan hasita. 17:00etan mus txapelketa eginen dute eta gauean dantzaldia izanen da Jalisko Band taldearen eskutik.

Uztailaren 17an, igandea, 10:00etan kalejira izanen da. 11:00etan meza nagusia eta ondotik pilota partidak izanen dira. Sein-Untxalo, Fagoaga-Elizaderen aurka eta Bedoiro- Madariaga, Juanenea-Gorritiren kontra. 18:00etan Euskal Herriko emakumezkoen txinga txapelketa eta aizkora erakustaldia izanen dira. Gaueko dantzaldia Koldo akordeoilariaren eskutik izanen da 00:30tatik aitzinera.

Uztailaren 18a, astelehena, izanen da bestetako azkeneko eguna. Goizeroko kalejiraren ondotik 10:30ean plater tiroketa eginen da. 14:30ean herri bazkaria eginen dute, ondotik Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan. Bertso saioaren ondoren kalejira izanen da txarangarekin. Bestak bukatzeko 00:30ean Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun