Doneztebek Euskal Herriko Herriarteko pilota finalean izateko aukera handiak ditu

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 13a

Doneztebek Nafarroako Herriarteko txapela jantzi zuen uztailaren 3an. Utzitako argazkia

Gernikari 17 tantoko errenta ateratzen dio itzulirako partida jokatu aitzinetik

Hasi dira Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketako kanporaketak. Doneztebek Nafarroakoa irabazi ondotik ongi ekin dio kanporaketei. Gernikaren aurka irabazi zuen 2-1 eta 17 tantoko errenta atera zien bizkaitarrei.

Hasi dira Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketako kanporaketak. Doneztebek Nafarroakoa irabazi ondotik ongi ekin dio kanporaketei. Gernikaren aurka irabazi zuen 2-1 eta 17 tantoko errenta atera zien bizkaitarrei.

Txapelketa honetan kadete, jubenil eta senior mailako partidak soilik jokatzen dira. Nafarrokoan infantilen mailako partidak ere jokatzen baitira. Kadete mailan Doneztebeko Telletxea-Aldabek 22-19 irabazi zieten Ordoki-Etxeberria bikoteari.

Ez zuen kadeteen mailako emoziorik izan jubenilen arteko partidak. Maia-Lasa Doneztebeko bikoteak 22-7 irabazi baitzieten Arrizabalaga-Etxeberria gernikarrei.

Senior mailako partidan soilik lortu zuten garaipena bizkaitarrek. 22-21eko emaitzarekin bukatu zen partida. Doneztebetik Oronoz-Madariaga bikotea aritu zen eta Gernikatik Ayo-Irusta. Maila oso oneko partida izan zen azken hau.

Uztailaren 15ean, ortzirala, jokatuko dute itzuliko partida Gernikan 18:30etik aitzinera. Gernikarrek maila oneko jokua egin beharko dute 17 tantoko aldeari buelta eman eta finalera sartu nahi badute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun