Eskualdeko 25 herrik eta 3 kontzejuek 6,5 milioi euro jasoko dituzte Nafarroako Gobernutik 2011n. Ohiko transferentzien dirua jasoko dute, herriaren biztanle kopuruaren eta azaleraren araberako banatu ondotik.
Bertizaranan bi transferentzia izanen dituzte, bat udalerri bezala (111.584 euro) eta bertzea Narbarte, Legasa eta Oieregiko kontzejuek bakoitzak bere aldetik hartuko dutena.
Transferentzi hauek izaten dira toki entitateek Foru Ogasunetik hartzen duten diru partidarik garrantzitsuenak. Banaketa irizpideak zuzentze aldera, herrietatik maiz eskatu izan da biztanle kopurua eta azalera kontuan hartu bidenabar, herri bakoitzaren ezaugarriak ere kontuan hartu beharko zirela, demografiaren banaketa konparaziora.
Hona hemen eskualdeko herriek jasoko dituzten diru kantitateak:
ARANO 35.450,00 euro
ARANTZA 197.493,20 euro
ARESO 84.912,45 euro
BAZTAN 2.099.043,24 euro
BEINTZA-LABAIEN 65.457,81 euro
BERA 790.593,96 euro
BERTIZARANA 111.584,94 euro
DONAMARIA 105.591,76 euro
DONEZTEBE 369.090,65 euro
ELGORRIAGA 64.340,12 euro
ERATSUN 33.182,97 euro
ETXALAR 183.442,24 euro
EZKURRA 43.805,98 euro
GOIZUETA 174.894,80 euro
IGANTZI 133.781,66 euro
ITUREN 108.717,69 euro
LEITZA 660.102,02 euro
LESAKA 668.313,56 euro
OIZ 29.844,69 euro
SALDIAS 28.647,99 euro
SUNBILLA 170.466,15 euro
URDAZUBI 88.645,51 euro
URROZ 36.722,32 euro
ZUBIETA 72.240,63 euro
ZUGARRAMURDI 64.593,42 euro
LEGASA 26.650,40 euro
NARBARTE 35.041,73 euro
OIEREGI 12.419,58 euro