Jon Rekondok irabazi du Nazabalekin batera Nafarroako bikotekako aizkolari txapelketa

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 11

Josetxo Urrutia leitzarrak irabazi du gurdi altxatze txapelketa

Uztailaren 10ean, igandea, jokatu zen Nafarroako bikotekako aizkolari txapelketa. Nazabal-Rekondo, Larretxea aita semeak eta Lopez-Senosiain izan ziren parte hartu zuten bikoteak. Lehia parekatua izan zen azkenera arte, 60 ontzako sei kanaerdiko ebaki behar zituen bikote bakoitzak. Azkeneko bi enborretan ordea Rekondo eta Nazabalek aurre hartu zuten garaipena eskuratuz. Bigarren postua lortu zuten Lopez-Senoiain bikoteak eta hirugarren egin zuten Larretxea aita semeak izan ziren.

Nafarroako Gurdi altxatze txapelketan Josetxo Urrutia leitzarrak irabazi zuen. Hiru buelta eman zizikon 170 kiloko karroari. Jabier Galarregi etxalartarrak ezin izan zuen proba bukatu, hankatrabatu eta ez zuen bukatzerik izan. Bertze parte hartzaileak Lazaro Bujan (Leitza), Ramon Urtiaga (Arroniz) eta Joseba Petrirena izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun