Ordu bete eta 27 minutuko partidaren ondotik, Huarteko Euskal Jai Berri frontoian emozioz beteriko sakea atera zuen Urrutiak. 39na berdindurik zeuden Urtasun-Urrutia eta Urriza-Etxeberria III. Urrizak sakea kanpora bota zuen, eta horrekin batera Irurita eta Saldiasera bidali zuen txapela.
Partida hasiera nahiko berdindua izan zen, baina Urrizak jarritako erritmoari ezin izan zioten jarraitu urdinek eta gorriek 20raino alde egin zuten Urtasun eta Urrutia 10ean utziz. Urrutia bere joku onena egiten hasi zen eta Urtasun ere joku on horretan sartuta hurbiltzea lortu zuten.
30-28 hurbildu ziren Urtasun eta Urrutia, baina Urriza eta Etxeberriak 38raino alde egin zieten. Hala ere urdinek ez zuten etsi, nahiz eta partida 30-38 egon Urriza eta Etxeberriaren alde 39na berdintzea lortu zuten. Berriz ere Urrutiarik onena agertu zen garaipenerako bidea eginez. Emozioa nagusitu zen une horretan eta ikusleek erremonte onenaz gozatzeko aukera izan zuten.
Lau pilotariek izugarrizko maila erakutsi zuten, baina nabarmentzekoak izan zen Urrutiak emandako erakustaldia finaleko pilotari onena izanez.