Doneztebe A eta Irurita B ere laxoako final erdietan izanen dira

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 11

Final erdietako partidak jokatuko dira hurrengo asteburuetan

Baztan-Errekako XXXII. laxoa txapelketako final laurdenetako partidak itzuliko partidak jokatu ziren uztailaren 9an, larunbata. Doneztebearren arteko partidan, Doneztebe A taldekoek 9-4 garaitu zituzten Doneztebe C taldekoak.

Doneztebe Bk ere irabazi egin zuen Irurita Bren aurka, 9-7 baina ez zen nahikoa izan final erdietarako txartela eskuratzeko. Izan ere Joaneko partidan Iruritak 9-6 irabazi zuen. Tanto bat gehiago eskuratuta iruritarrak izanen dira final erdietan.

Beraz, finalerako txartela lortzeko borrokan Iruritako bi taldeak, Doneztebe A eta Arraioz A izanen dira. Hurrengo asteburuetan jokatuko dira final erdietako partidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun