Hil ala biziko partida jokatu zuten Urtasun-Urrutia eta Uterga-San Miguel bikoteek. San Fermin Erremonte Torneoko finalerako txartela zuten jokoan. Bi bikoteek ligaxkako partida bat irabazi eta bertzea galdurik baitzuten. Urtasun eta Urrutia 40-30 gailendu ziren finalerako txartela eskuratuz. Urriza-Etxeberria izanen dituzte finalean aurrez aurre.
Uztailaren 7ko, ortzeguna, partidan Urriza-Etxeberriak irabazi zieten 40-29ko emaitzarekin. Urriza eta Etxeberriak oso bikote sendoa osatu arren, Urtasun eta Urrutiak duten jokorik onena eginez gero lan asko egin beharko dute txapela eskuratzeko. Irurita eta Saldiaskoak ez baitute behin finalera iritsita txapela saltzeko. Erremontezaleek partida ikusgarriaz gozatzeko aukera izanen dute Huarteko Euskal Jai hurbilduz gero uztailak 9, larunbata, arratsaldeko lauretatik aitzinera.