Ekainaren 26an jokatu ziren Josetxo Ezkurra XXI. memorialaren finaleko partidak Donezteben, Txaruta Pilota Eskolak antolatuta. Guztira 234 pilotarik parte hartu dute eta horietako batzurekin, 9 final jokatu ziren. Ttikietan, Haritz Elizondo (Lekaroz) eta Mikel Ariztiak (Amaiur) 18-16 irabazi zieten Unax Apeztegia (Elizondo) eta Beñat Etxebereri (Amaiur).
Umeen B mailan, Eñaut eta Manex Apezetxea (Goizueta) nagusitu ziren, 18-6 Mikel Goñi eta Axier Ballarenari (Elizondo) irabaziz. A mailan, Eki Larralde (Arizkun) eta Oier Ariztegik (Lekaroz) 14-18 galdu zuten Mujika eta Aranbururen aurka (Andoain).
Kimuen B mailan, Oskoz (Arraiz) eta Cuairanek (Cortes) 18-17 irabazi zieten Aimar Ariztegi (Lekaroz) eta David Barrenetxeri (Irulegi). A mailan, Zubizarreta (Ataun) eta Salaberriak (Goizueta) 18-4 irabazi zieten Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea goizuetarrei.
Haurren B mailan, Oihan Canabal (Igantzi) eta Julen Palenzuelak (Lesaka) 18-4 irabazi zieten Andoaingo Usandizaga eta Oiarbideri. A mailan, Barriola (Zizur) eta Martijak (Irurtzun) 9-18 galdu zuten Ander Errandonea eta Iñigo Martinezekin (Bera).
Kadeteetan, Jon Olaizola (Lesaka) eta Xabi Mendyk (Bera) 18-14 irabazi zuten, David Albiasu (Narbarte) eta Mikel Beginoren (Igantzi) aurka.
Gazteetan, Joseba Arizmendi (Oronoz) eta Joseba Apeztegiak (Irurita) 22-7 irabazi zieten Ariztimuño eta Jauregiri (Andoain).