Europako txapelketako karrera lehen aldiz irabazi du Mariezkurrenak

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 8a

Mariezkurrena Nogaroko podiumean pozik, Europako txapelketan lehen garaipena lortuta.  Patxi APEZETXEA

Frantziako Nogaron lortu du garaipena doneztebarrak

 

 

Krisia kamioi lasterke­tetara ere ailegatu da. Ho­­rren ondorioz, Javier­ Mariezkurrena donez­te­ba­rra gidari duen Truck Navarra taldea lasterketa guttiagotan parte har­tzen ari da aurten. Baina­ ekainaren 18ko as­­te­bu­ruan Nogaron (Frantzia) taldearendako bigarren karrera zenean, garaipen historikoa lortu zuten Europako txapelketarako baliagarria zen proba lehen aldiz irabazita. Ez hori bakarrik: estatu mailako talde pribatu batek garaipena lortzen duen lehen aldia da eta estatuko kamioi gidarien artean ere, Europako txapelketako karrera bat irabazten duen bigarrena da Mariezkurrena.

Lehenbiziko lasterketarako, lortzen arras zaila dagoen­ superpolean sar­tzea lortu zuen. 10. den­­borarik onena egin zuen eta pa­rri­llan postu horretan atera zen lehen karreran. 2003­an Euro­pa­ko txapel­dun izan en Stuart Olivier­ gidariarekin lehiatu ondotik, 10. akitu­ zuen lehen lasterke­ta. Bigarrenean ere 10. abiatu zen eta baina ez zuen lortu ai­tzi­nera­tzea eta postu berean sailka­tu zen.

Igandeko sailkatze txandan berriz ere super­polean sartzea lortu zuen, 9. denborarik onenarekin. Postu horretan abiatu eta karrera eder ba­ten ondotik, 8. akitu zuen. Hala, laugarren ka­r­­re­ran lehen postuan atera­tzeko aukera izan zuen.­

Asteburuko azken ka­rreran, lehen postuan abiatu eta irteera bikain baten ondotik, lehenbizi­ko bihurgunean lasterke­ta buruan sar­tzea lortu zuen, helmuga­ra lehen postuan sartuz. Garaipen historikoa izan zen, «honekin amesten ge­nuen, baina ez genuen uste inoiz ailegatuko zenik, arras­ polita eta haundia da», aipatu digute Truck Nav­arra taldetik.

Europako txapelketak bost proba eginak ditu dagoeneko, baina Mariezkurrenak bitan hartu du parte. Halere, Europa­ko kamioi lasterketa txapelketan hamabigarren postuan kokatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun