Gan den ekainaren 10ean, bi ama berezi goraipatu zituzten Herriko Etxean: Halzuetako Marie Salaberria (Errandonea sortzez) eta Leze Aldeko Hiriart-en sortu zen Raymonde Leizagoien. Batak zein bertzeak launa haur izan dituzte. Ikusle multzo eder baten aitzinean, Battitt Laborde auzapezak eta haren ekipak bi emazteak zoriondu zituzten eta merezimenduaren lepokoa eskaini.