Apirileko lehenbiziko egunetan bero haundia egin zuen eta termometroak 30 gradutara hurbildu ziren. Baina hori baino tenperatura altuagoak izan ziren ekainaren 27an, 40 graduren ingurukoak, hain zuzen. Aurtengo altuenak izan ziren ekaineko azken astelehenean neurtuak.
Eskualdean dauden hemeretzi estazio meteorologikoen arabera, Lesakan neurtu ziren tenperaturik altuenak egun horretan, 41 gradutara igo baitzen termometroa. Donezteben ere tenperatura altuak izan ziren, estazio meorologiko automatikoaren arabera, 39,6 gradu eta eskuzkoaren arabera, zertxobait guttixeago, 39 gradu. Ez ziren gibelera gelditu, Amaiur, Etxalar eta Irurita, eskuzko estazio meteorologikoetan 38 gradu neurtu baitziren.Tenperatura maximoetan baxuena, Gorramendin erregistratu zen, 28,6 gradurekin.
Tenperatura minimoei dagokienean, Gorramendin neurtu zen tenperaturarik freskoena, 15 gradu. Irurita, Bertiz eta Artikutzan 16, 17 eta 17,5 gradutara jeitsi ziren termometroak, hurrenez hurren.
Ondoko taulan ekainaren 27an eskualdeko estazio meteorologikoetan neurtu ziren tenperatura maximo eta minimoak ageri dira.