Kantaldiak, kontzertuak, pilota partidak eta azokak antolatu dituzte uztaila osoan zehar Saran. Uztailaren 5ean, asteartea, euskal kantuak eskaini zituen Larrun Kanta taldeak elizan.
Uztailaren 10ean, igandearekin, egun guzian, eskulangintza eta gastronomiaren feria izanen da errebotean eta arratsaldean, Entre Nive et Rhune ibilaldiaren etorrera. Uztailaren 11n, astelehenarekin, Xisterazko pilota partida jokatuko da 21:00etan errebotean. Uztailaren 13an, asteazkenarekin, Mundo Nuevo taldeak kontzertua eskainiko du 21:30ean elizan. Uztailaren 15ean, ortziralarekin, kantaldia izanen da 21:30ean errebotean. Uztailaren 17an, igandearekin, euskal dantzak ikusgai izanen dira 21:00etan errebotean. Uztailaren 18an, astelehenarekin, Xisterazko pilota partida jokatuko da 21:00etan errebotean.