San Ferminen azken txanpan sartuko dira asteburuan Lesakan eta Azpilikuetan. Bi herrietan bestak uztailaren 6an, asteazkena, hasi ziren ohiko txupinazoarekin. Azpilikuetan, uztailaren 9an, larunbata, bukatuko dira bestak. Lesakarrek egun bat gehiago izanen dute bestaz gozatzeko, igandean bukatuko baitituzte ‘Gaixoa ni’ abestuz.
Lesakan goiz-goizetik murgildu ziren herritarrak jai giroan. Zubigainekoa dantzatu zuten eguerdi aldean Ezpatadantzariek, Onin errekaren bi aldeetan XV. mendean lesakarren artean lorturiko bakea oroituz. Aurretik prozesioa egin zuten San Ferminen irudiarekin batera herrian zehar. Zubigainekoaren ondotik Bandera Arbola ikurrin agurra egin ondotik , ikurrina herriko etxean gorde zuten.
Peñen eguna izanen dute gaurkoa, uztailak 8, Lesakan. Ohiko gosariaren ondotik, danborrada eta betizuak izanen dira. Arratsaldean haurrentzako Potxin eta Patxin pailazoen eskutik emanaldia izanen da 17:00etatik aitzinera. 18:00etan peñak elkartu eta jeitsiera eginen dute, arratsaldean eta gauean dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin. Hona hemen asteburuko egitaraua:
Uztailak 9, Haurren Eguna
10:30ean haur eta gurasoen danborrada izanen da. 11:00etan Eltzeta plazan haur animazioa izanen da Gorritiren eskutik. 12:00etan betizuak ibiliko dira plazan. Arratsaldean haurrentzako tailerrak, puzgarriak, jokuak… eginen dituzte Eltzeta plazan. 18:00etan eskuzko pilota partidu profesionalak izanen dira frontoian. Arratsaldez eta gauez Imanol taldearekin musika izanen da Plaza Zaharrean.
Uztailak 10, Bikoteen Eguna
Besten azken eguna izanen da igandea. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak izanen dira, “Voces del Ebro” taldearekin. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak, Plaza Zaharrean, “The Joselontxo´s Txarangak giroa alaitzen duela. 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak izanen dira berriz ere, Voces del Ebro taldearekin. 18:00etan Garai batean egiten zena oroituz, Eskolttikitik Txakainera kalejira eginen da Musika Bandarekin. Ondotik 20:00etan Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin. Arratsaldez eta gauez Joselu Anaiak taldeak girotuko du herria eta goizaldean, 03:30ean Jai Hilak izanen dira txarangarekin.
AZPILIKUETA
Azpilikuetan uztailaren 9an, larunbata, akituko dira bestak zikiro jatearekin. Gaur, uztailak 8, Gazte Egune izanen dute, gazteen bazkaria eta ondoren hain arrakastatsua den partxis txapelketarekin.
Hona hemen egitaraua:
UZTAILAK 8 Gazte Egune
09:00etan gosaria Zuluetan. 11:00etan plater tiroketa. 14:00etan gazte bazkaria Zuluetan. 16:00etan partxis txapelketa eta sari banaketa. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia FRANTZISKOk alaituta. 00:00etatik aitzinera dantzaldia FRANTZISKOren eskutik.
UZTAILAK 9 Zikiro jatea
08:30ean su piztea. 10:00etan gosaria. 14:00etan zikiro jatea. Ondotik bertso saioa Sebastian Lizaso eta Julio Sotorekin. Arratsaldean dantzaldia FRANTZISKOk alaituta. 22:00etan herri afaria. 01:00etan JALISKO BAND taldearekin dantzaldia. Goizaldera GAIXOA NI eta besten bukaera.