Giro ederrean ospatu du Arkupeak elkarteak bere 25. urteurrena

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 7a

Aurten omenaldia jaso duten bazkideak TTIPI TTAPA

Urrezko Ezteiak egin dituzten senar-emazteak eta ohorezko bazkideez gain, kirolari handiak omendu dituzte

Ekainaren 28an ospatu zuten Arkupeak Elkarteko kideek 25. urteu­rreneko besta handia Donezteben. 1986­an lau lagunek sortu zuten Arkupeak elkartea Donez­teben eta 25 urte pasata, Nafarroako men­dialdeko eta Gipuz­koa­ko Bidasoaldeko 45 he­rrietako 3.000 bazkide baino gehiago ditu. Feli­pe Ganboa izan da 25 urteetan lehendakari, eta azken ospakizunean kar­gua utzi eta bere lekua Pedro Bañaresek hartu zuen. Halere, erne­ zegoen Ganboa eta oroi­tzapen berezia izan zuen Joakin Goikoetxea, ospitalean zegoen Berako delegatuarekin.

Goizean meza izan zuten San Pedro parrokian. Meza ondotik aurten Urrezko Ezteiak egin dituzten senar emazteak eta 85 urte bete edo beteko dituzten ohorezko bazkideak omendu zituzten.

Urrezko Ezteiak eta ohorezko bazkideak

Urrezko Ezteiak bete dituzten senar-emaz­teak hauek dira: Jose Saizar eta Teresa Telle­txea (Areso); Agustin Dagerre eta Asuncion Otxoteko (Bera); Jose Arrieta eta Mª Jesus Pueyo (Elgorriaga); Juan­ Marisko eta Mª Kar­men Etxebertz (Erra­tzu); Jaime Lopez eta Luisa Arenaz (Irun) eta Juan­ Irazoki eta Mercedes Arburua (Zugarramurdi). Denek bere oroigarria jaso zuten eta argazkiak atera zituzten senideekin. Ohorezko bazkide izendatu zituztenak hauek izan ziren: Amaiurko Be­r­nardo Rekalde, Aran­­tza­­ko Inaxi Iparragirre eta Felix Jorajuria, Arraioz­ko Mercedes Jua­nikotena, Berako Miguel Artieda, Matias Irazoki, Maritxu Martiko­rena, Felisa Maia, Damaso Rozas eta Lino Telletxea, Elizondoko Miguel Nuñez, Era­tsun­go Mikaela Barberia, Etxalarko Martin Indaburu, Igantziko Miguel Dorronsoro, Irungo Martin Andueza, Lei­tzako Bernardino Aierdi, Joakina Azpiroz, Hilaria Etxe­berria, Demetrio Salbarredi eta Katalina Villabona, Lesakako Mercedes Zabalozuazola, Oizko Juana Anso, Sunbillako Francisca Agesta, Francisca Iriar­te eta Maria Zubieta eta Urdazubiko Isabel Jaimerena. Hauek­ ere oroigarriak jaso eta argazkiak atera zituzten.

Kirolari handiei omenaldia

Luntxaren ondotik kirol erakustaldia egin zen eta aizkolariek eta harri­jasotzaileek, tartean Iñaki Perurenak, lan ede­rra­ egin zuten. Kirolari beteranoei omenaldia egin zieten gero: Juan Inazio Retegi, Julian Retegi eta Elias Pierola pilotariei eta Mikel Minde­gia aizkolariari. Oroiga­rriak jaso ondotik, beraien emazteekin eta Arkupeak elkarteko ordez­kariekin argazkiak atera zituzten. Ondotik kiroldegian bazkaria egin zuten eta Jalisko Band taldearekin euskal abes­tien kantaldia eta dan­tzaldia ere izan zuten.

Ospakizun eguna bo­robiltzeko, bertze bes­­ta bati hasiera eman zioten erreti­ratuek. Izan ere, Felipe Ganboak Doneztebeko besten txupinazoa bota zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun