Ezkurra, Eratsun eta Saldiasko udalak elkartzeko saiakerak egin zituen 1939an gobernadoreak

Fernando ETXEBERRIA 2011ko uzt. 7a, 13:27

Herritarren erantzuna ezezko garbia izan zen Fernando ETXEBERRIA Kontu asko dago udal artxiboan, baina dudarik­ gabe, arreta gehien piz­ten duena hauxe da: bor­txaketa eta hilketa leporatuta 1887an herritar bati biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 17 urtez Ceuta eta Puerto de Santa Mariako kartzeletan egondu zen, baina portaera ona izan zuelakoz, indultatu eta etxera itzuli zen 1904an.

Urte batzuk beranduago, Udalak epailea kargutik kendu zuen he­rritar bakar batek ere ez zekielako gaztelaniaz eta badirudi gaztelania zela berak zekien hizkuntza bakarra. Aldi berean, An­gel Bezunze behin behineko idazkari izendatu zuen euskaraz eta organoa jotzen jakiteagatik. Irakasle bat ere baldin­tzak betetzen zituelako aukeratua izan zen. Aipa­tzekoa da, hauen betebeharretako bat elizako ospakizun erlijiosoetan harmonium jotzea zela. 1927an alkateak aguazilari nolabaiteko kategoria eman nahi izan zion eta horregatik, txapa eder bat eman zion ekitaldi ofizial guztietan janzteko.

Antza, 1934an, animalia prostituzioa zegoen eta horren harira hain­bat herritarren kexuei erantzunez, Udalak aban­­donatutako eta ziki­ratu gabeko aharien eta ardien arteko nahasketa­ debekatu zuen estal­tze­ko garai ona ez zenean. Hala ere, Ezkurrako herritarrak gehien sutu zituen kontua 1939an gertatu zen, gobernadore zibilak Ezkurra, Era­tsun eta Saldiasko udalak elkartu eta bakar batean bilakatu nahi izan zituenean, hiriburu bezala Eratsun proposatuz. Funtzionamendu gastuak murriztu nahi izan zituen. Erantzuna berehalakoa izan zen. Ezkurrako herriak bere aldetik funtzionatzeko nahiko azpiegitura eta baliabide ekonomiko zituela esan zuen Ezkurra­ko jendeak; beste bi he­rriek baino biztanle gehiago zituen, idazkari bat ere bazuen, bi irakasle eta Eratsungo herrita­rrak hartzen zituen mediku bat ere bai. Hurrengo urtean berriz saiatu zen, baina ezezko garbia ikusita bertan behera utzi zituen ahaleginak.

Bestalde, makien garaian, konpainia edo batailoi militar bat Ezkurrara etorri zen makiei aurre­ egiteko. 1944 eta 1945 ur­teetan sei hilabetez hiru etxetan bizitu ziren. Horrela ondoriozta daite­ke, Udalak buruzagien au­rrean egindako protes­ta batetik. Izan ere, herri­ lurretatik 24 tona egur hartu zituzten 1944ko azaro eta abendutik 1945­­eko urtarrilera arte eta ordaindu gabe. 1.400 pezeta zor bazituzten ere, kopurua jeitsi egin zuten armadak etxeetan berri­tze lanak egin zituelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun