Giro ederra Sanjuan bezperan

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko uztailaren 7a

Hasieran euriaren beldurra izan arren, azkenean ez zen halakorik pasatu eta giro onean joan zen Sanjuan bezpera. Etxetik bakoitzak eramandakoarekin berendu-afaria egin zen ilunabarrean eta 50-60 bat lagun elkartu ziren plazan. Trikitixa soinuak ere ez ziren falta izan. 23:00etatik aurrera su gainean saltoka aritu zen jendea eta 00:00etan ezkil jotzea egin zen. Egun polita atera zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun