Ekainaren 25ean egin zen Beran, Miguel Indurainen omenez egiten den bizikleta proba eta bi herritarrek hartu zuten parte. 186 kilometroko ibilbide luzea Igor Babazek egin zuen eta 113 kilometroko ibilbide laburra Joseba Juanikorenak. Jakin dugunez, Bardeetan ere ibiliak dira bizikleta probaren batean.