Udako kirol eskola antolatu du Errekak

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 7a

Uztailaren 8an, ortzirala, egin beharko da izen ematea frontoian

Eskolako oporrak hartu orduko, aisialdirako eskaintza ederra egin die aurten ere Erreka Elkarteak herriko eta inguruko haur eta gaztetxoei. Udalaren laguntzarekin, Udako Kirol Eskola antolatu du hamaikagarren aldiz, uda hainbat kirol eginez pasatzeko.

Uztailaren 11n hasita, abuztuaren 5era bitarte iraunen du Kirol Eskolak eta astelehen, asteazken eta ortziralero eginen dira saioak. Eskolako frontoian eta kiroldegian izanen dira, 11:00etatik 12:00etara talde bat eta 12:00etatik 13:00etara bertzea.

Izen-ematea ortziral honetan, uztailak 8, egin beharko da, 11:00etan frontoian. Erreka Elkarteko bazkideek 33 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, berriz, 36 euro.

Azken orduko aldaketarik ez bada, Ainara Marizkurrena izanen da begiralea. Eta bertzela Ibai Marizkurrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun