Aurrera doa erremonteko San Fermin Torneoa. Atzo, uztailak 7, jokatu zuten ligaxkako bigarren partida. Uztailaren 6ko, asteazkena, bi irabazleak aurrez aurre izan ziren Huarteko Euskal Jai frontoian, Urriza-Etxeberria alde batetik eta Urtasun-Urrutia bertzetik. Garaipena Urrizak eta Etxeberriak eskuratu zuten 40-29ko emaitzarekin. Ligaxkako bi partida irabazita uztailaren 9an jokatuko den finalean izanen dira.
Ligaxkako bigarren partidan, asteazkenean galdu zuten bi bikoteak aritu ziren. Uterga-San Miguel, Ezkurra-Lizasoren aurka. Doneztebearren arteko partida honetan, gazteek irabazi zuten, 40-30eko emaitzarekin, Ezkurra eta Lizaso finalerako aukerarik gabe utziz.
Urtasun-Urrutia eta Uterga-San Miguel izanen dira beraz finalerako bigarren txartela jokatuko duten bikoteak. Irabazi edo irabazi, ez zaie bertze egitekorik geratzen uztailaren 9an, larunbata, jokatuko den finalean egon nahi badute.