Lurdes Elizaldek irabazi du aurten bigarren aldiz egin den gazta lehiaketa

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko uztailaren 6a

Ezkerrean prozesioa eta eskuinean, Udalak herritarrei emandako berendua eta dantzaldia. Izaskun ZUBIALDE

Zortzi gaztaren artean, Elizagainekoa nagusitu da

Leihoetan oihalak, bidean belarrak... Horrela esnatu zen he­rria Bestaberri egunean. Herrita­rrek ederki apaindu zituz­ten baz­te­rrak prozesioa egiteko eta parte hartzera animatu zen jendea. Urte­etan galdua izan den eta aurten berreskuratu den ohiturak erantzun ona izan zuen.

Zortzi gazta aurkeztu ziren Udalak Bestabe­rri egun arratsalderako antolatu zuen gazta lehiaketara eta horien artean, Elizagaine­ko Lurdes Elizalderena izan zen aukeratua. Bi lagunendako afaria eraman zuen­ sari gisa. Biga­rren sailkatua, berriz, Xapakobordako Engraxi Urri­za izan zen eta bi botil ardo jaso zituen.

Parte hartu zuten zor­tziak hauek izan ziren: Azkuntzulutako base­rria, Parazelaitako baserria, Olaseneko borda, Iriarte­ko borda, Seroko borda, Xapakoborda, Elizagaina eta Martuzenea. Le­rro­ hauen bidez, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzeagatik­. Aurkeztutako gaztak ondotik egin zen beren­du­ra­ko aprobetxatu ziren eta honetan ere, he­rritarrek ongi erantzun zuten. Ilunabarrean, musika izan zen Aierrik taldearekin plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun