Hiru herritar sanferminetan eginen diren herri kirol txapelketa eta erakustaldietan

Arkaitz MINDEGIA 2011ko uztailaren 6a

Aioroa ingudearekin ariko da, Erasun aizkoran eta Ariztegi aizkoran eta txingekin

Ituren eta Aurtizko ordezkaritzak aurten ere ez du hutsik eginen Iruñeko sanferminetan jokatuko diren herri kirol txapelketa eta erakustaldietan.

Joakin Aioroak, erra­terako, Nafarroako Ingu­de Altxatze txapelketan parte hartuko du uztai­la­­ren 14an. Joan den urtean lortutako Nafarroako txapela aurten errepikatzen ahaleginduko da Aioroa.

Baina horren aitzinetik, Ander Erasun eta Maika Ariztegi aizkoran ariko dira. Uztailaren 11n eginen den erakustaldian Ariztegik parte hartuko du. Emakumezkoen Txinga Txapelketan ere ariko da egun berean.

Biharamunean, Erasun ariko da aizkoran, erakustaldia eskainiz. Saioak 12:00­etan hasiko dira Foru Plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun