Doneztebeko 14 lagunek egin zuten ekainaren 25ean Berako La Miguel Indurain bizikleta lasterketa. Horietatik hiruk aukeratu zuten 186 kilometroko ibilbide luzea: Gorka Bidegain, Ignacio Zarranz eta Juan Karlos Arregik, hain zuzen. Gainerakoek 113 kilometroko ibilbide laburragoa egin zuten: Josu Juanena, Xabier Bañares, Hunberto de Rueda, Jokin Apezetxea, Juan Mari Apeztegia, Patxiku Irigoien, Iñigo Mangado, F. Moreno-Torroba, Jose Luis Arozena, Jabier Juanotena eta Miren Mangadok.