Dirulaguntza instituturako

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 6a

Mendaur institutuan energiaren eraginkortasuna hobetzeko, 32.000 euroko dirulaguntza onartu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. Aurrekontuaren %100 lagunduko du Gobernuak, eta eraikinaren kanpoko egurrak ordezkatzeko erabiliko da. Lanak uztai laren 31rako hasiak egon beharko dute eta azaroaren 1erako akituak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun