Udako Kirol Eskola antolatu du Erreka Elkarteak aurten hamaikagarren aldiz

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 6a

Ortziral honetan egin beharko da izen ematea frontoian

Eskolako oporrak hartu orduko, aisialdirako eskaintza ederra egin die aurten ere Erre­ka Elkarteak herriko eta ingu­ruko haur eta gazte­txoei. Udalaren laguntzarekin, Udako Kirol Eskola antolatu du hamai­ka­ga­rren aldiz, uda hain­bat kirol eginez pasa­tzeko.

Uztailaren 11n hasita, abuztuaren 5era bitarte iraunen du Kirol Es­kolak eta astelehen, asteazken eta ortziralero eginen dira saioak. Eskolako frontoian eta kiroldegian izanen dira, 11:00etatik 12:00etara talde bat eta 12:00etatik 13:00etara bertzea. Izen-ematea ortziral honetan, uztailak 8, egin beharko da, 11:00etan frontoian. Erreka Elkarteko bazkideek 33 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, be­rriz, 36 euro.

Azken orduko aldaketarik ez bada, Ainara Marizkurrena izanen da begiralea. Eta bertzela Ibai Marizkurrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun