Kadete mailako Espainiako Atletismo Txapelketa ekainaren 11 eta 12ko asteburuan jokatu zen Valladoliden eta Nafarroako ordezkaritzak hiru domina lortu zituen, bat brontzezkoa eta bi urrezkoak.
Urrezkoetako bat Ane Petrirena 14 urteko herritarrak eskuratu zuen, 300 metroko lasterketan. Horrez gain, 40:82ko denborarekin, 1989an egindako marka hobetzea lortu zuen. Beraz, 22 urteren ondotik, Arantxa Reinaresek zeukan marka gainditzea lortu du Ane Petrirenak, kategoria honetan lehiatu duen lehenbiziko urtean.
Lerro hauen bidez, zorionak eman nahi dizkiogu Aneri!