Haurraren eguna

Irune eta Itsaso 2011ko uztailaren 5a

Izaskun URBIETA

Ikasturte akabera dela eta, urtero bezala, haurraren eguna ospatu zen ekainaren­ 19an. Goizean eskolako haurrek euren eskulanak eta ipuinak jarri zituzten ikusgai frontoian. Meza ondotik, ipuin batzuk irakurri zituzten haurrek eta liburu bana oparitu zieten irakasleek haur guztiei. Eguerdian bazkaria izan zuten frontoian­; denetara 68 haur eta 42 guraso bildu ziren. Arratsaldean Musika Tresnen Fa­brika ikuskizuna izan zen eta eguna giro ederrean bukatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun