Sanjuan bezperako ekitaldia arrakastatsua izan da aurten ere

Irune eta Itsaso 2011ko uztailaren 5a

Herritarrak su gainean saltoka ibili ziren ekainaren 23an. Izaro IRIBARREN

100 lagun inguru bildu ziren frontoian afaltzera

 

 

Ekainaren 23ko ilunabarrean, Sanjuan sua egin zen plazan. Sua piztu aitzinetik, ehun lagun inguru frontoian bildu ziren, etxetik eramandakoarekin berendu-afaria egitera. Ondotik, ohitura den bezala, hurbildu ziren haurrek he­rriari itzulia eman zioten joareak joz. Iluntzean sua piztu zuten eta nahi zuenak suaren gainetik salto egiteko aukera izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun