Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakinarazi duenez, Nafarroako eremu euskalduneko bake epaitegietan herritarrek tramite oro euskaraz egiteko aukera dute. Aukera horien artean daude jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak. Hortaz, herritarren esku dago erregistroak euskaraz egitea. Hala ere, arazoren bat edukiz gero, UEMAra dei daiteke (943 260372). Sei udalerri dira UEMAko kideak eskualdean: Arantza, Areso, Bera, Etxalar, Goizueta eta Leitza.