Inoiz baino ume gehiago etorri dira aurten Saharatik uda pasatzera

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 5a

Saharako hemezortzi neska-mutikok gure inguruan pasako dute uda. Mikel Gereka

20 neska-mutikok bi hilabete pasako dituzte

Azken urteotan bezala, bisitan ditugu Sahara­ko haurrak uda honetan. Ekainaren 20an etorri ziren, eta gainera, inoiz baino gehiago etorri dira: Baz­­­tan, Bortziriak eta Malerrekara 18 neska-m­u­tiko. Horietatik lauk Malerrekan pasako dute­ uda: Zubietan eta Iturenen banak eta bik Sunbi­llan; Bortzirietan hiru egonen dira, Lesakan, Etxa­la­rren eta Beran; eta Baz­tanen hamaika: bi Erra­tzun, hiru Ariz­kunen, bat Azpilkuetan, hiru Elizondon, bat Oronozen eta bertze bat Elbeten. Ber­tze bi mu­ti­­ko etorriko dira Lei­tza­ra.

Baztan, Bortziriak eta Malerrekara Saharaztan Baztan Bidasoko Saharar He­rriaren Aldeko Elkartasun Taldearen esku­tik etorri dira Tindoufe­ko­ erre­fuxiatuen kanpamentuetatik eta Leitzara Leitzako Saharar He­rriarekin Elkartasun Taldeak bideratuta.

Zenbaki sarituak

Sahaztan Elkarteak laguntza lortzeko boletoak saldu ditu eskual­de­ko jatetxeetan bi lagu­nentzako otorduak zoz­ketatuz. Bildutako dirua Saharako haurrak ekar­tzen laguntzeko izan da.

Arizkunen, Uxoa jate­txean otordua irabazi duena 0178 zenbakia da, Ordoki likorerian 1.937, Bixta-eder jate­txean 1.309. Elbeteko ostatuan 0966. Elizondoko Galarzan 3.229, Eskisaroin 2.877, Kortarixarren 3.362 eta Itza­largi­ko­bordan 1.072. Gartzain­go Fransenen 3.201. Lekarozko Larra­ldea sagardotegian 1.482 eta Etxebertze­kobordan 2.207, Oronoz-­Mu­gai­riko Pierresenean 2.169 eta Urgainen 2.585, Almandozko Beolan 4.288.

Donamariako Herri­ko Ostatuan 0398 eta Donamariako Bentan 1.599. Oizko ostatua 2.275. Bein­tzako ostatuan 4.089. Iturengo Altxu­nea erretegian 4.545. Elgorriagako Hilarionen 1.778. Zubietako Herriko Ostatuan 1.429. Sunbillako Itturburun 3.999 eta Ariztigain kanpiñean 1.656.

Etxalarko Herriko Os­tatuan 2.500 eta Elu­tsan 0578. Berako Erre­kal­den 0795 eta Zubiondon 3.139. Arantzako Burla­dan 4.459, Pabloenean 1.184 eta Aterpen 2.793. Igantziko Allinea 3773 eta La villa 0310. Lesakako Koxkonta 0500 eta Kattu 3551.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun