Sanferminetako herri kirol txapelketak bihartik aitzinera Iruñan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 7a

Karlos Sein igantziarra ingudearekin joan den urteko sanferminetan.

Txapelketez gain hainbat erakustaldi ere eginen dira

Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, herri kirol saio andana jokatuko dira ortziral honetatik, uztailaren 8tik 14ra Iruñean. Horietako aunitzetan nafarroako txapeldunak erabakiko dira. Tartean izanen dira eskualdeko kirolariak ere.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, herri kirol saio andana jokatuko dira ortziral honetatik, uztailaren 8tik 14ra Iruñean. Horietako aunitzetan nafarroako txapeldunak erabakiko dira. Tartean izanen dira eskualdeko kirolariak ere. Bertzeak bertze, bertan izanen dira Joakin Aioroa, Ander Erasun edo Maika Ariztegi, Josetxo Urrutia, Lazaro Bujan, Joseba Petrirena, Javier Galarregi...

Hona hemen egunez egun jokatuko diren probak eta eginen diren erakustaldiak:

Uztailak 8, ortzirala

Nafarroako harri-jasotze txapelketa.

Nafarroako lasto altxatze txapelketa.

Joxe Bikondoaren erakustaldia.

 

Uztailak 9, larunbata

Nafarroako 1. mailako arpana txapelketa.

Nafarroako kadete mailako arpana txapelketa.

Lasto altxatze erakustaldia.

Sokatira erakustaldia.

 

Uztailak 10, igandea

Nafarroako bikotekako aizkolari txapelketa.

Nafarroako gurdi altxatze txapelketa.

Arpana erakustaldia.

Harrijasotze erakustaldia.

 

Uztailak 11, astelehena

Nafarroako emakumezkoen txinga eramate txapelketa.

XIII. San Fermin Motozerra Saria.

Kañamares anaien erakustaldia.

Emakume aizkolarien erakustaldia.

 

Uztailak 12, asteartea

Nafarroako gizonezkoen txinga eramate txapelketa.

Aizkolari gazteen erakustaldia.

Proba konbinatuen erakustaldia (Kimuak).

Haurrendako herri kirolak.

 

Uztailak 13, asteazkena

Aizkolari erakustaldia.

Motozerralarien erakustaldia.

Harrijasotze erakustaldia (Perurenatarrak).

 

Uztailak 14, ortzeguna

Nafarroako 3. mailako Aizkolari Txapelketako kanporaketa.

Nafarroako ingude altxatze txapelketa.

Harrijasotze erakustaldia (Saralegi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun