Doneztebe txapeldun herriarteko pilota txapelketan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 4a

Doneztebearren Herriarteko lehen finala izan zen uztailaren 3an jokatu zena. Diario de Noticias

3-1 irabazi zieten Iruñako taldeari lehenengo hiru partidetan garaipenak lortuz

Uztailaren 3an, igandea, jokatu zen Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa Iruña eta Donezteberen artean, Iruñako Labrit pilotalekuan. Bi herrietako zaleek lepo bete zituzten Labriteko harmailak giro paregabea sortuz. Txapelak Donezteberako bidea hartu zuen lau partidetatik 3 irabazita. Lehenengo hiru partidak irabazi zituzten Doneztebearrek eta senior mailako partida jokatu aitzinetik erabakita geratu zen nor izanen zen txapelduna.

Uztailaren 3an, igandea, jokatu zen Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa Iruña eta Donezteberen artean, Iruñako Labrit pilotalekuan. Bi herrietako zaleek lepo bete zituzten Labriteko harmailak giro paregabea sortuz. Txapelak Donezteberako bidea hartu zuen lau partidetatik 3 irabazita. Lehenengo hiru partidak irabazi zituzten Doneztebearrek eta senior mailako partida jokatu aitzinetik erabakita geratu zen talde nor izanen zen txapelduna. Doneztebearrek lehen finala zuten Herriartekoan eta sartutako lehen finalean lortu dute txapela.

Alebinen mailan, Salaberria-Zubizarreta bikote doneztebearrak 18-10 gailendu zen Mata eta Mariezkurrenaren aurka.

Infantil mailan Telletxea-Aldabe bikoteak Espinal-Diaz bikotearen aurka irabazi zuen 18-13ko emaitzarekin.

Jubenilek jokatu zuten hirugarren partida. Maia-Lasa bikoteak 22-13 irabazi zieten Idoate-Larraya bikoteari. Partidu hau erabakigarria izan zen, hau irabazita iruñarrek ez baitzuten aukerarik txapela irabazteko.

Azken partida, senior mailakoa, izan zen Iruñako taldeak irabazi zuen bakarra. 22-19 gailendu ziren Ezkurdia-Okiñena bikoteak eskuratu zen Iruñako taldearen garaipena Oronoz eta Madariagaren aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun