ESAITen XI. Mendi Martxak Amaiurren izanen du irteera

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 4a

Mendi Martxako antolatzaile taldea aurkezpen egunean. Utzitako argazkia.

Uztailaren 30ean hasiko da zortzi eguneko ibilaldia

Zabalik dago ESAITen XI. Mendi Martxan izena epateko epea. Amaiurren hasi eta Lizartzan amaituko da zortzi eguneko mendi ibilaldia, ‘Hamaika pauso selekzioak lortu arte. Inposaketarik Ez!’ lelopean. Uztailaren 30ean, larunbata, ekinen zaio lehen etapari Amaiurren. Bertan eginen da hasierako ekitaldia ere.

Honako etapa hauek izanen ditu.

Uztailaren 30ean, Amaiur-Urdabzubi: Amaiur-Alkurruntz-Otsondo-Urdazubi.

Uztailak 31n, Urdazubi – Sara: Urdazubi-Zugarramurdi-Atxuri-Sarako lezea-Sara

Abuztuak 1ean, Sara – Lesaka: Sara-Larrun-Bera-Lesaka

Abuztuak 2an, Lesaka - Oiartzun : Lesaka-Agina-Aiako Harria-Arditurri-Oiartzun

Abuztuak 3an, egun osoko aldarrikapen jaia izanen da Oiartzunen.

Abuztuak 4an, Oiartzun - Goizueta : Oiartzun-Oialeku-Artikutza-Goizueta.

Abuztuak 5ean, Goizueta - Leitza : Goizueta-Mandoegi-Urepel-Leitzalarrea-Leitza.

Abuztuak 6an, Leitza - Lizartza : Bukaerako ekitaldia eta bazkaria.

Informazio guztia www.esait.org helbidean dago eskuragarri.Izena ematea mendimartxa2011@gmail.com helbidera idatzita edo telefonoz egin daiteke, 615 004202 (Txiki) eta 617 168968 (Asier) zenbakietara deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun