Aste honetan aizkora erronka bota dio Patxi Mindegia zubietarrak Daniel Vicenteri. Otsagabiako aizkolariak adierazi du prentsaren bidez izan duela erronkaren berri eta harrituta azaldu da.
Ez duela apustua onartuko erran du Daniel Vicentek. Momentu honetan bertze proiektu batzuk omen ditu esku artean eta ez omen luke behar bezala prestatzeko denborarik izanen.Patxi Mindegiak hiru aukera jarri zituen mahai gainean: etzanda dauden 54 ontzako 20 enbor moztea; zutik daduden 54 ontzako 16 enbor moztea edo trontzan 100 zati moztea 54 ontzako enborrari.
Hala ere Daniel Vicentek erran du ez duela baztertzen Patxi Mindegiaren aurka mota honetako apustu bat edo gogorrago bat jokatzeko aukera.