Bertizko Partzuergoan hasi dira udako bisita gidatuak egiten

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 1a

Etxalarko usategietara bisita gidatuak dira berrikuntza

Uztailaren 1etik, ortzirala, aitzinera Bertizgo Patzuergo Turistikoak udan zonaldean antolatzen dituen bisita gidatuak hasiko ditu.

Bertizen, Leurtzan abentura enpresaren segway ibilbideetan bisita gidatu berriak eginen dira. Horietaz gain, Etxalarko usategietako bisitak ere gehitu zaizkie aurreko urteko eskaintzari.

Informazio gehiago nahi izanez gero www.consorciobertiz.org dago eskuragarri edo 948592386 telefono zenbakian eska daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun