Asteburuan jokatu dira Baztan-Errekako XXXII Laxoa Txapelketako final laurdenetako itzuliko bi partida. Irurita A eta Arraioz A taldeek lortu dute final erdietara sailkatzeko txartela. Bi taldeek joaneko eta itzuliko partidak irabazi dituzte.
Irurita B taldekoek 9-0 irabazi zieten Arraioz B taldekoei. Arraioz A taldeak ere garaipena lortu zuen 9-6 irabaziz Oiz A taldeari.
Final laurdeneetako bertze bi partidak datorren asteburuan jokatuko dira. Doneztebe Ck Doneztebe Aren aurka ari beharko du eta Irurita Bk Doneztebe Bren aurka. Irurita Bk eta Doneztebe Ak euren joaneko partidak irabazi zituzten beraz puntu bateko abantailarekin izango dira itzuliko partidetan. Orduan erabakiko da zein izanen diren final erdietan ariko diren bertze bi taldeak.