Ekainaren 28an, asteartea, eman zitzaien hasiera Erratzu eta Doneztebeko San Pedroei. Uztailaren 2an, larunbata, izanen dute azken eguna bestek bi herrietan. Bestetako azken txanpa honetan izanen da zertaz gozatu bai Erratzun eta baita Donezteben ere. Hona hemen egitarauak:
ERRATZU
Uztailak 1 ortzirala, Haurren Eguna
10:00 Argi Soinuak.
11:00 pilota partida.
12:00 Bertso poteoa Aimar Karrika, Ioar Tainta, Jokin Uranga eta Ministro bertsolariekin.
14:00 Zikiro jatea. Ondoren Frantxisko akodeoilaria.
20:00 Errepresaliatuan aldeko kontzentrazioa plazan.
21:30 Mutiladantza eta larrain dantza.
23:00 kontzertuak Zubipunta ostatuan.
00:30etik aitzinera DJ Alkape eta DJ Grande.
Uztailak 2 larunbata
10:00 Argi soinuak.
11:00 Aperitifa.
14:00 Piki-nikia merenduan eta ondotik kalejira.
18:00 Pilota partidak. Lau eta erdian Agirre eta Bengoetxea VII. Ondotik binaka Mikel Goñi eta Fernando Goñi izanen dira Patxi Eugi eta Peio Martinez de Eulateren aurka.
20:00 Dantzaldia Aierrik taldearekin.
21:30ean mutildantza eta larrain dantza.
00:30ean dantzaldiak jarraituko du Aierrik taldearekin eta bestak akitzeko ‘Gaixoak Gu!’
DONEZTEBE
Uztailak 1 ortzirala
09:00 Diana, Doneztebeko txistulariek girotua.
11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.
11:00 Eskubaloi-partida, Erreka Kirol Elkartearen eskubaloi-eskolak antolatuta.
12:00 Gorriti eta bere animalien saioa, Bear Zana pilotalekuan.
17:00 Meza eta Jesusen Bihotzaren prozesioa.
18:00 Esku-pilotako eta erremonte jaialdia, Erreka Kirol Elkartearen pilota-eskolak antolatuta.
20:00-22:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.
01:00-04:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin
Uztailak 2 larunbata
09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.
11:00 Txu-txu trena, herrian barna, eta puzgarriak, igerilekuan.
11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.
11:00 Plater-tiroketa, Ehiza Elkarteak antolatua.
14:00 Herri-bazkaria.
20:00-22:00 Dantzaldia jalisko band taldearekin.
22:30 su artifizialak.
01:00-04:00 Dantzaldia jalisko band taldearekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!