Baztan-Errekako XXXII. Laxoa Txapelketa final laurdenetan sartuta dago. Joan den asteburuan jokatu ziren joaneko partidak eta datozen egunetan jokatuko dira itzuliko lau partidetatik bi.
Uztailaren 2an, larunbata, Oiz A eta Arraioz A izanen dira aurrez aurre 18:00etan Oizen jokatuko den partidan.
Final laurenetako asteburuko bigarren partida uztailaren 3an, igandea, jokatuko da Iruritan 18:00etatik aitzinera. Irurita A eta Arraioz B taldeek jokatuko dute.
Joaneko partidetan Irurita A eta Arraioz A taldeek garaipenak lortu zituzten eta asteburuko partidak irabaziz gero final erdietarako txartela lortuko lukete.
Uztaileko bigarren asteburuan jokatuko dira Doneztebe A-Doneztebe C eta Doneztebe B-Irurita Bren arteko partiak.