Korrika Kulturalaren barruan Joseba Larratxe, Josevisky, komikilari beratarrak erakusketa egin zuen apirilean Gasteizen.
Berriz ere jendeak “Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria” erakusketa ikusteko aukera izanen du Lasarteko jalgi kafe-antzokian. Uztaila osoan zehar egonen da erakusketa. Bertan, Matraka, nabarra eta Aldiri aldizkarientzako egindako komiki eta zintak izanen dira, baita www.kklrd.com web orrialdeko komikia ere.