Askatasunaren Flotilla nazioarteko uretan elkartuko da

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 30a

Nekane Perez parlamentari beratarra flotillako kidea da

 

Ekainaren 30, ortzeguna, eta uztailaren 1, ortziralean iritsiko da nazioarteko uretara Askatasunaren Flotilla osoa. Munduko 45 herrialdetako itsasontzik hartuko dute Gazarako bidea. Blokeatutako Gazara 5.000 toneladako laguntza eramanen dute, giza launtzaz gain, eraikitzuntzako materiala, hezkuntzarako materiala eta osasun zerbitzuak hobetzeko materiala daramate.

‘Rumbo a Gaza’ kanpainaren barruan abiatu zen ekainaren hasieran Askatasunaren Flotilla Gazara bidean bigarren urtez. 2010ean Israelgo itsas armadak erasotu ondotik ez zuten laguntza iristarazterik lortu. Akatasunaren Flotillaren helburua, Gaza eta Palestinara laguntza humanitarioa ematea eta jendeari bertako egoeraren berri ematea da.

Askatasunaren bigarren Flotilla honetako parte da Nekane Perez beratarra. Nafarroa Baiko legebiltzarkidea ‘Rumbo a Gaza’ espedizioko Gernika itsasontzian doa. Perezekin batera bertze bi euskaldun joan dira Miguel Angel Zuluaga eta Edorta Jimenez idazlea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun