Bestetako egun handia, San Pedro eguna ospatu dute Donezteben. Euria tarteka azaldu bazen ere, meza ondoko dantzak egiteko haina tutsi zuen eguraldiak. Hori bai, bestetako bi lehen egunetan ez dira erraldoi eta buruhandiak atera, bustitzearen beldur.
San Pedro eguneko meza, ohiu bezala, Mendi Abesbatzak kantatu zuen. Meza ondotik, Eduardo Almandozek bandera-dantza eskaini zuen eta gero, Trapatan edo Dantza Luzia egin zuten hamar bikotek, Tomas Sanz eta Juan Ramon Ostiz maiordomoak buru zirela. Bandera Herriko Etxera eraman eta gorapetan hameketako ederra izan zen. Aurten, lehen aldiz, Errekako dantzariek arratsaldean eskaini zuten bere emanaldia eta ez eguerdian.
Ekaineko hondar eguna, ttiki eta gazteei eskainitakoa da. Honela, goizean udal ttikia osatu da, alkate eta zinegotziekin eta bere txupinazoa ere bota dute. Haurrendako hainbat ekitaldi izanen dira egun osoan, baina baita gazteendako ere, Gazte Burrunba eguna ospatzen baita. Triki-poteoa eta bazkariaren ondotik, arratsean txistorrada izanen dute Santa Luzia Plazan.
Orain, jendetsua espero den asteburuaren txanda izanen da Doneztebeko betsetan.
Uztailak 1 ortzirala
09:00 Diana, Doneztebeko txistulariek girotua.
11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.
11:00 Eskubaloi-partida, Erreka Kirol Elkartearen eskubaloi-eskolak antolatuta.
12:00 Gorriti eta bere animalien saioa, Bear Zana pilotalekuan.
17:00 Meza eta Jesusen Bihotzaren prozesioa.
18:00 Esku-pilotako eta erremonte jaialdia, Erreka Kirol Elkartearen pilota-eskolak antolatuta.
20:00-22:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.
01:00-04:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin
Uztailak 2 larunbata
09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.
11:00 Txu-txu trena, herrian barna, eta puzgarriak, igerilekuan.
11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.
11:00 Plater-tiroketa, Ehiza Elkarteak antolatua.
14:00 Herri-bazkaria.
20:00-22:00 Dantzaldia jalisko band taldearekin.
22:30 su artifizialak.
01:00-04:00 Dantzaldia jalisko band taldearekin.