Hasi dira Doneztebeko bestak

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 29a

Felipe Ganboak eman zien bestei hasiera Arkupeak Elkartearen izenean. Ondikol

Arkupeak Elkarteko Felipe Ganboak piztu zuen bestei hasiera emateko suziria

Arkupeak Elkarteak atzo, ekainak 28, ospatu zuen bere 25. urteurren besta Donezteben. Elkarteko kideek egun osoa elkarrekin pasa ondotik San Pedro jaiei hasiera emateko suziria piztu zuten. 25 urtetan lehendakari izan den Felipe Ganboak piztu zuen suziria Arkupeak Elkartearen izenean 20:00etan.

Arkupeak Elkarteak atzo, ekainak 28, ospatu zuen bere 25. urteurren besta Donezteben. Elkarteko kideek egun osoa elkarrekin pasa ondotik San Pedro jaiei hasiera emateko suziria piztu zuten. 25 urtetan lehendakari izan den Felipe Ganboak piztu zuen suziria Arkupeak Elkartearen izenean 20:00etan.

Uztailaren 2ra, larunbata, arte Doneztebera hurbiltzen den guztiak izanen du bestaz gotzatzeko aukera. Hona hemen hurrengo egunetako egitaraua:

Ekainak 29 asteazkena SAN PEDRO EGUNA

09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.

11:00 Done Petri Apostoluaren omenezko meza nagusia. 

11:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Txistularien bandak lagunduta.

13:30 Aperitiboa, Herriko Etxeko Behealdean.

17:30 MUS TXAPELKETA.

19:00 Euskal dantzak, Erre­ka Dantza taldearen eskutik, Bear zana pilotalekuan.

20:00-22:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.

22:15 Zezensuzkoa eta japoniar bonbak, Bear Zana pilotalekuan.

00:30-03:30 Dantzaldia laiotz taldearekin.

Ekainak 30 ortzeguna GAZTE BURRUNBAREN - ttikien udala

09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.

11:00 Ttikien Udalari Ongietorria. Ondotik Alkate ttikiak eta haren zinegotziek suziria botako dute. Erraldoiak eta buruhandiak, txistulariek lagunduta.

11:30 Meza, ttikien Udalbatza buru dela eta Erraldoiek, buruhandiek eta txistulariek lagunduta. Ondotik Euskal Dantzak, Dantzari Ttikien Dantza taldearen eta Txistularien eskutik. Buruhandiak herriko karriketan barna.

12:00 Triki-poteoa, Gazte Burrunbarekin.

14:00 Gazte Burrun­baren bazkaria. Ondotik Dantzaldia.

14:30 Ttikien Udala aukeratzen parte hartu duten haur guztiendako bazkaria.

16:00-20:00 Haurrendako Kartak eta puzgarriak, Bear Zana pilotalekuan.

20:00 Ttikien Udalbatzak bere agintaritza utziko du Herriko Etxean; Ttikien Udalbatzako diploma banaketa.

21:00 Txistor-jatea, Santa Luzia Plazan.

20:00-23:00 Dantzaldia AIERRIK taldearekin.

Uztailak 1 ortzirala

09:00 Diana, Doneztebeko txistulariek girotua.

11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.

11:00 Eskubaloi-partida, Erreka Kirol Elkartearen eskubaloi-eskolak antolatuta.

12:00 Gorri­ti eta bere animalien saioa, Bear Zana pilotalekuan.

17:00 Meza eta Jesusen Bihotzaren prozesioa.

18:00 Esku-pilotako eta erremonte jaialdia, Erreka Kirol Elkartearen pilota-eskolak antolatuta.

20:00-22:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

01:00-04:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin

Uztailak 2 larunbata

09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.

11:00 Txu-txu trena, herrian barna, eta puzgarriak, igerilekuan.

11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.

11:00 Plater-tiroketa, Ehiza Elkarteak antolatua.

14:00 Herri-bazkaria.

20:00-22:00 Dantzaldia jalisko band taldearekin.

22:30 su artifizialak.

01:00-04:00 Dantzaldia jalisko band taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun