Eskualdeko errepideetan mozketak egonen dira Irungo San Pedro txirrindulari klasikoagatik

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 29a

Txirrindulariak Irundik Sunbillara eta bertatik Iruritara joanen dira Zigako gaina igotzeko

Irungo San Pedro klasika jokatuko da gaur goizean, horrek eskualdeko errepideetan eragina izanen du. 09:30ean irtengo dira Irundik eta zuzenean Sunbillarako bidea hartuko dute, hortik Irurita alderantz joanen dira Zigako gainera igotzeko. Ondotik berriz buelta eginen dute Irun aldera.

Txirrindulariek helmugara heldu aurretik Erlaitz goitu beharko dute eta Oiartzundik barrena joango dira Irunera. 12:30ak aldera bukatuko dute lasterketa Irunen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun