Patxi Mindegiak apustua bota dio Daniel Vicenteri

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 29a

Uztailaren 2an, larunbata, elkartuko dira Azpeitian apustuaren nondik norakoak zehazteko

Patxi Mindegia zubietarrak aizkora apustua bota dio Daniel Vicete Otsagabiakoari. Uztailaren 2an, larunbata, elkartuko dira Azpeitian apusturako baldintzak eta nondik norakoak zehazteko.

Zubietarrak hiru aukera jarri dizkio Daniel Vicenteri, etzanda dauden 54 ontzako 20 enbor moztea; zutikako 54 ontzako 16 enbor moztea edo trontzan 100 zati moztea 54 ontzako enborrari. Mindegiak 12.000 euro jokatzea proposatuko du eta apustuko lanak aldatzeko prest dago. Baina apustuaren egunean sarreretan bilduko den dirua irabazlearentzat izatea nahi du.

Patxi Mindegiak 2010eko egurraren txapelketa nazionala irabazi zuen eta Daniel Vicente 2008an izan zen garailea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun