Donezteben guztia prest bestak hasteko

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 28a

Bandera dantzaren ondotik trapatana dantzatuko dute San Pedro egunez. Artxiboko irudia.

Uztailaren 2an, larunbata, izanen dute bestetako azken eguna

San Pedro Bestak ospatuko dira ekainaren 28tik, asteartea, uztailaren 2ra Donezteben. Iluntzeko zortziretan botako dute suziria Arkupeak Elkarteko kideek. Elkarrekin eguna pasa ondotik joanen dira Herriko Etxera suziria piztera.

San Pedro Bestak ospatuko dira ekainaren 28tik, asteartea, uztailaren 2ra Donezteben. Iluntzeko zortziretan botako dute suziria Arkupeak Elkarteko kideek. Elkarrekin eguna pasa ondotik joanen dira Herriko Etxera suziria piztera.

Uztailaren 2ra arte izanen du, musika, haur jokuak, bazkariak, afariak, musika, dantza eta besta egiteko aukera Doneztebera hurbiltzen denak.

Hona hemen San Pedro bestetako egitaraua:

Ekainak 28 asteartea BEZPERA

10:30 OMENALDIA 85 urtetik goitikoendako eta urrezko eta platinozko ezteiak egiten dituztenei. MEZA pilotalekuan.

13:00 KIROL-ERAKUSTALDIA.

15:00 BAZKARIA. Ondotik Dantzaldia.

20:00 SUZIRIA, Herriko Etxetik. Ondotik karrika-dantza CORCOR txarangak eta Txistulariek alaitua.

00:30-03:30 Dantzaldia GAUBELA taldearekin.

Ekainak 29 asteazkena SAN PEDRO EGUNA

09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.

11:00 Done Petri Apostoluaren omenezko meza nagusia. 

11:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Txistularien bandak lagunduta.

13:30 Aperitiboa, Herriko Etxeko Behealdean.

17:30 MUS TXAPELKETA.

19:00 Euskal dantzak, Erre­ka Dantza taldearen eskutik, Bear zana pilotalekuan.

20:00-22:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.

22:15 Zezensuzkoa eta japoniar bonbak, Bear Zana pilotalekuan.

00:30-03:30 Dantzaldia laiotz taldearekin.

Ekainak 30 ortzeguna GAZTE BURRUNBAREN - ttikien udala

09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.

11:00 Ttikien Udalari Ongietorria. Ondotik Alkate ttikiak eta haren zinegotziek suziria botako dute. 

11:30 Meza, ttikien Udalbatza buru dela eta Erraldoiek, buruhandiek eta txistulariek lagunduta. Ondotik Euskal Dantzak.

12:00 Triki-poteoa, Gazte Burrunbarekin.

14:00 Gazte Burrun­baren bazkaria. Ondotik Dantzaldia.

14:30 Ttikien Udala aukeratzen parte hartu duten haur guztiendako bazkaria.

16:00-20:00 Haurrendako Kartak eta puzgarriak, Bear Zana pilotalekuan.

20:00 Ttikien Udalbatzak bere agintaritza utziko du Herriko Etxean.

21:00 Txistor-jatea, Santa Luzia Plazan.

20:00-23:00 Dantzaldia AIERRIK taldearekin.

Uztailak 1 ortzirala

09:00 Diana, Doneztebeko txistulariek girotua.

11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.

11:00 Eskubaloi-partida, Erreka Kirol Elkartearen eskubaloi-eskolak antolatuta.

12:00 Gorri­ti eta bere animalien saioa, Bear Zana pilotalekuan.

17:00 Meza eta Jesusen Bihotzaren prozesioa.

18:00 Esku-pilotako eta erremonte jaialdia, Erreka Kirol Elkartearen pilota-eskolak antolatuta.

20:00-22:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

01:00-04:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin

Uztailak 2 larunbata

09:00 Diana CORCOR Txarangak girotua.

11:00 Txu-txu trena, herrian barna, eta puzgarriak, igerilekuan.

11:00 Buruhandiak, herriko karriketan barna.

11:00 Plater-tiroketa.

14:00 Herri-bazkaria.

20:00-22:00 Dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

22:30 Su artifizialak.

01:00-04:00 Dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun