Uterga eta Urrutia txapeldun Gipuzkoako Foru Aldundiraren II. Erremonte Kopan

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 27a

40-32 nagusitu ziren Uterga eta Urrutia Utzitako argazkia

40-32 irabazi zieten Zeberio II. eta Etxeberria IIIri

Ekainaren 25ean, larunbata, jokatu zen Zumarragan Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2011ko II. Erremonte Kopa. Uterga- Urrutia eta Zeberio II-Etxeberria III bikoteak izan ziren aurrez aurre Zelai Aristi frontoian.

Ikusleak partidaz gozatzeko aukera izan zuten, lau pilotariek maila bikaina erakutsi baitzuten. Uterga eta Urrutiak lortu zuten 40ra iristea, txapelak Doneztebe eta Saldiasera ekarriz.

Azken txanpara arte emozioa nagusitu zen partidan, baina azken hamar tantoetan urdinak nagusitu ziren txapela irabaziz.

Jaialdiko lehen partidan Matxin IV-Urkok 30-23 irabazi zieten Etxabe II-Agirrezbalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun