Arkupeak Elkarteak 25. urteurrena ospatuko du

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 27a

Bazkaldu ondoren kantaldia eta dantzaldia izanen dituzte Arkupeak Elkarteko kideek. Artxiboko irudia

Juan Inazio Retegi, Julian Retegi eta Elias Pierola pilotariei eta Mikel Mindegia aizkolariari omenaldia eginen diete

Ekainaren 28an, asteartea, ospatuko dute Arkupeak Elkarteko kideek 25. urteurreneko besta handia Donezteben. Egun osoa elkarrekin pasa ondotik, Doneztebeko San Pedro besten hasieran suziria pizteko ohorea izanen dute.

Ekainaren 28an, asteartea, ospatuko dute Arkupeak Elkarteko kideek 25. urteurreneko besta handia Donezteben. Egun osoa elkarrekin pasa ondotik, Doneztebeko San Pedro besten hasieran suziria pizteko ohorea izanen dute.

1986an lau lagunek sortu zuten Arkupeak elkartea Donezteben. 25 urte pasata, Nafarroako mendialdeko eta Gipuzkoako Bidaosaldeko 45 herrietako 3.000 bazkide baino gehiago ditu. Felipe Ganboa izan da 25 urteetan lehendakari, kargua utzi eta bere lekua hartuko du Pedro Bañaresek. Elkarteak 2010. urtea Nafarroako Gobernuak banatzen dituen ‘Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea’ kondekorazioa jaso zuen egindako ibilbide eta lanagatik.

Zilarrezko ezteien ospakizuna

Hogeita bortz urte ez direnez egunero betetzen, besta handi eta berezia antolatu dute ekainaren 28rako. Goizean meza izanen dute San Miguel eskolako frontoian. Meza ondotik aurten 85 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko dituzte urrezko eztaiak ospatzen dituzten senar emazteekin batera.

Luntxaren ondotik kirol erakustaldia izanen da eta aspaldiko kirolariei omenaldia eginen diete. Juan Inazio Retegi, Julian Retegi eta Elias Pierola pilotariei eta Mikel Mindegia aizkolariari. Ondotik kiroldegian bazkaria eginen dute eta bazkal ondotik Jalisko Band taldearekin euskal abestien kantaldia eta dantzaldia izanen dute.

Urrezko ezteiak betetzen dituzten senar-emazteak:

Jose Saizar eta Teresa Telletxea (Areso)

Agustin Dagerre eta Asunción Otxoteko (Bera)

Jose Arrieta eta Mª Jesus Pueyo (Elgorriaga)

Juan Marisko eta Mª Karmen Etxebertz (Erratzu)

Jaime Lopez eta Luisa Arenaz (Irun)

Juan Irazoki eta Mercedes Arburua (Zugarramurdi)

 

Ohorezko bazkide izendatuko dituztenak:

Amaiurko Bernardo Rekalde

Arantzako Inaxi Iparragirre eta Felix Jorajuria

Arraiozko Mercedes Juanikotena

Berako Miguel Artieda, Matias Irazoki, Maritxu Martikorena, Felisa Maia, Damaso Rozas eta Lino Telletxea

Elizondoko Miguel Nuñez

Eratsungo Mikaela Barberia

Etxalarko Martin Indaburu

Igantziko Miguel Dorronsoro

Irungo Martin Andueza

Leitzako Bernardino Aierdi, Joakina Azpiroz, Hilaria Etxeberria, Demetrio Salbarredi eta Katalina Villabona

Lesakako Mercedes Zabalozuazola

Oizko Juana Anso Sunbillako Francisca Agesta, Francisca Iriarte eta Maria Zubieta

Urdazubiko Isabel Jaimerena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun